Ipuinkontalaria
Ipuinkontalaria naiz duela 12 urte baina egia esanda nire semealabak jao zirenetik esan beharko nuke.
Ipuin mordoa daukat prest kontatu ahal izateko eta gero eta gehiago “a la carta” eskatzen didate.
Ia ia edozein gai jorra daiteke ipuinak erabiliz: natura, berdintasuna, mitologia, ihauteriak, Gabonak, nutrizioa, IHESA…
Batzutan bakarrik egoten naiz baina posiblea da ere gitarjole batekin aritzea. Oso txukun gelditzen da.
Ipuinkontaketek 50-60 minututako iraupena dute. Hona hemen egiten ditudan antzezpenak:
Lur planeta, Maite zaitut!
Gure mundua gaixorik dago eta guztion artean zaindu behar dugu.
Ipuinkontaketa honetan, leienda eta ipuinen bidez Lur Planetan dauden arazoetaz hausnarketa egingo dugu.
Gutxiago kutsatuz eta gehiago berzikatuz mundo politago bat lortuko dugu.
Uraren arazoa, zaborrak, basamortutzea… eta beste gai asko
ikutuko ditugu kontuak, musika eta irudiak lagunduta.
Gazteak eta umeentzat
(Baita 2-6 bitartekoentzat)
"Neska zein mutilak, danok berdinak, danok ezberdinak"
Ipuin eta leienden bidez Mundua osatzen dugunok berdinak eta ezberdinak garela konturatuko gara.
Pertsonak bagara ere norberak bere nortasuna dauka. Baita neska eta mutilen ezberdinatasunak ikusita ere.
Batzuk altu-altuak, beste batzuk potoloak, argalak , edozein koloretakoak, gaixotasun dutenak, neskak zein mutilak... guztiok, azken finean, bihotz bat gordetzen dugu gure barnean eta horrek, beste gauza batzuren artean berdin bihurtzen gaitu.
Ordubete ederra emango dugu, entzuten, dantzatzen, “bakarrak eta ezberdinak garela” konturatzen garen bitartean.
Gazteak eta umeentzat
Liburu bat horixe altzorra!!!
Liburu bat itxita dagoenean triste dago. Guk ordea aukera ederra daukagu liburuak poz-pozik jartzeko.
Obran zehar erabiliko ditugun liburuek haien mamia erakutsiko digute: batzuk poztasuna, beste batzuk elkartasuna, laguntasuna…
Gure helburua obra honetan, liburu bat lagun daukagunean, primeran pasa gaitezkeela da.
Gazteak eta umeentzat
"Zuhaitzez zuhaitz"
Zuhaitzak gure lagunak dira eta horregatik zenbait narrazio eta ipuin aukeratu dugu Naturaren zati garrantzitsu hau jorratu ahal izateko. Zuhaitzek oxigenoa eta edertasuna baino askoz gehiago ematen digute gure Naturaren sinboloa baitira.
Ipuinkontaketa honen bidez lortu nahi ditugun helburuak hauexek izango dira.
- Zuhaitzak lagun bezala hartzea, beraiek berdetasuna, behar dugun oxigenoa, egurra… eskeitzen dizkigutelako.
- Umeengan zuhaitzekiko errespetua sortzea.
Eta, beti bezala ahozko narrazioak eta kanten bidez.
Gazteak eta umeentzat
Euskal Mitologia
Leiendak, abestiak eta irudien bidez ametsezko mundu batera hurbilduko gara giro berezi bat sortuz.
Euskal mitologiako pertsonaia asko ezagutzeko aukera izango dugu: galtzagorriak (haiek ere beti euskeraren alde), oso gaiztoa ez den heransugea, Mateo Txistu…
Ikuskizun honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik ondo pasatzea, beste aldetik euskal kulturara, bere mitologiaren bidez, hurbiltzea.
Gazteak eta umeentzat
HIESA, gertu daukagun errealitatea
Noreberaren errespetua, besteekikoa…
Kondoia agertzetik orain arteko historia, gizon eta emakume arrunten bizitzak nola apurtu, altxatu eta jarraitu egin zituzten nahiz eta hiesa gurutzatu haien bizitzetan...
Gazteak konturatuko dira drogen aurrean beti ezetz esan behar dute. Sexu harremanetan primeran pasatzeaz gain, haien gorputzak zaindu behar dituztela, beraiek direlako gorputzaren osasun arduradun bakarrak.
Sexu gaisotasunak ere ikusiko ditugu eta dibertitzen garen bitartean asko ikasteko aukera izango dute.
Bereziki nerabeei zuzenduta (DBHko bigarren zikloa eta batxillergoa. Baita helduentzat ere)
Nutrizioa
Inoiz pentsatu duzu? Nola elikatzen gara?
Leiendak, narrazioak, abestiak eta irudien bidez ikusiko dugu zer jaten dugun eta zer jaten duten animalia batzuek.
Zer den osasungarria edo kaltegarria, zergatik ez ditugun elikagai mota batzuk egunero jan behar: liskarreriak, opilak…
Ikuskizun honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik ondo pasatzea, beste aldetik parte hartzen duten umeek zein negusiek haien elikaduraz hausnartzea konturatu ahla izateko ohiturak zaindu behar direla.
Gazteak eta umeentzat
Haurren eskubideak
“Beste mundu bat: guztion artean”
Antzezlan honetan betiko elementuak agertuko dira: ipuinak, abestiak… baina baita ere umeek gozatu behar dituzten eskubideak, beti ere kontutan hartuz betebeharrak ere badituztela.
Hezkuntza, elikadura, jolasa, maitasuna, aukeratzeko eskubidea, ingurugiro garbi bat izatea, den dena eszenan agertuko da.
Oso giro bererezia sortu nahi dugu umeek ulertu ahal izateko munduko haur askok eta askok ez dutelako behar beste aukerarik.
Gazteak eta umeentzat
"Beldur pixkat nahi?"
Ikara gehiegirik pasatu gabe, ikuslegoak beldurrezko ipuinak gazigozatuko ditu hotzikararen bat sentituz eta ezustekoren baten bat dugun artean.
Koloreetako edabeek, kantek eta sorginkeriek ere lekutxo izango dute irribarreak ahaztu gabe jakina!!!
Beldur pixka bat, horixe baino ez…
Umeentzat
Afrikan zehar
Afrikan zehar egingo dugu bidaia bat. Hango leiendak eta kontuak jorratuko ditugu eta, txotxongiloen bidez, kontinenteko animaliak eta autu mautuak eszenara ekarriko ditugu.
Kontinente honetako magia eta ohituretara gerturatuko gara beti modu dibertigari batez.
Abestiek ere beren abagunea izango dute.
Gazteak eta umeentzat
Munduko ipuinak
Kontinentez kontinente joango gara animaliak lagun. Leku askotako kontuak eta kantuak gure Lurra oso kutsatuta dagoela ahaztu gabe eta guk indar handiz zaindu behar dugula gogoratuz.
Jakina da ez garela oso serio jarriko eta gure txotxongiloekin batera oso ondo pasatuko dugula.
Bereziki ume txikientzako
(Haur hezkuntza / 2-7 urte)
Olentzero eta bere lagunak
Olentzero, Mari Domingi, Galtzagorriak, Euskal herensugea eta denak Gabonetan opariak eta sentimendu onak ekartzeko prest leku guztietara agertuko zaizkigu.Antzezlan honetan ezin dugu ahaztu beste lagun batzuk, adibidez Aita Noel eta Hiru Errege magoak. Azken finean Mundu bakarreko tradizio ezberdinak.
Bereziki ume txikientzako
(Haur hezkuntza / 2-7 urte)
Non dago Olentzeroren txapela?
Olentzerori txapela galdu zaio eta bera gabe ezin izango ditu opariak banatu. Nola konponduko dute arazoa?
Adiskide askok lagunduko diote baina posiblea izango da… bestela Gabon zoriontsual izan beharrean, oso triste bihurtuko dira.
Ume askok parte hartuko dute gabon kantak eta ipuinak agertzen diren artean
Pirata izan nahi dut!!!
Globoflexia
Non ote daude pirataz mozorrotzeko jantziak? Eta nik aurten piratas mozorratu nahi dut!!!!
Ume askok (20 inguru) parte hartuko dute abentura honetan, abestiak eta ipuinen artean.
Umeentzat
Non kontxo egongo dira astronauten kapelak
Globoflexia
Neska-mutilak astronautaz mozarrotuko dira baina, non egongo ote dira kapelak?
Ume askok (20 inguru) parte hartuko dute abentura honetan, abestiak eta ipuinen artean.
Umeentzat
Itsasoa eta arrantzaleak
Itsaosa, euskaldunentzako oso berezia izan da beti. Gure nortasuna, gure bizimoduak, nolabait, itsoan oinarrituta dago. Eguzkiak, Ilargia, Izarrak ere ahaztu gabeko elementuak dira itsasoarekin batera.
Narrazioek gure kultura ekarriko digute beti ere urdinez margotuta… itsasoaren kolorea
Helduak, gazteak eta umeentzat
Baserri eta artzainak
Duell milaka urte animaliek eta lendareek bazekiten berba egiten… batek izan ezik, goroldioa.
Eguzkilorea eta berak gizakiak nola defendatzen diten ikasiko dugu, sorginak, beldurrak eta gaueko pertsonaiak bserrietatik at mantenituz.
Baserria eta artzainen kultura eszenara ekariko ditugu gure hizkuntza aldarrikatzen dugun bitartean.
Gazteak eta umeentzat
Amerikako indigenen kontuak
Hegoaldetik iparreraino Amerikako indigenek bestelako mundo ezezaguna sortu dute
Guk haien zeharreko ibilbidea egingo dugu.
Guaranitarrak, Yanomimarrak, Aztekarrak… eta beraien tradizioak, ohiturak, historiak gerturatuko ditugu
Mundu honek Naturarekin bat egiten du eta kontutan izango dugu.
Bukatzean seguru hulbilago sentituko ditugula!
Gazteak eta umeentzat